Elgoibarko Udaletik jakinarazi dute hilaren 11n, zapatua, zabalduko dituztela Mintxetako igerilekuak. Astebarruan 11:00etan zabaldu eta 20:30ean itxiko dituzte, eta asteburuetan, berriz, 10:00etatik 20:30ak arteko ordutegia izango dute. Abuztuan eta irailean, hori bai, 20:00etan itxiko dituzte. Uztailaren 25ean eta abuztuaren 24an, jaiegunak: 10:00etan irekiko dituzte. Aldiz, abuztuaren 25ean, Txiki Egunean, irekita egongo dira, 11:00etatik aurrera.
Bi urte eta gero, aurtengoan, ez da aforo murrizketarik egongo. Belargunean ere ez dute partzelamendurik markatuko.
Iaz, 2021ean, 41.501 erabiltzaile zenbatu zituzten bainu denboraldian. Erabiltzaile kopurua Covid-19aren pandemia aurrekotik oso gertu egon zela nabarmendu zuten arduradnek. (2019: 43.000 eta 2018: 42.000).
Abonuei dagokienean, aurten, sei hilabeteko kirol-abonua, uztailaren 1ean hasi beharrean, ekainaren 11tik aurrera erabiltzen hasi daitekeela zehaztu dute Udal Kirol Patronatutik.
- Egun bateko sarrera (<18 urte) - 4,00 euro
- Egun bateko sarrera >18 - 6,00 €
Udako abonuak:
- Banakakoa <18 - 70,40 €
- Banakakoa >18 - 79,00 €
- Jubilatua >60 - 70,40 €
- Jubilatu familiarra>60 - 116,80 €
- Ikaslea - 73,50 €
- Elgoibartar familiarra - 138,60 €
- Ezinduak - 66,20 €
∞ Lotura duten albisteak:
- Mintxetako udako denboraldiaren balantze "oso positiboa" egin dute arduradunek (2021-09-16)
- Mintxetako igerilekuak beste udalerri batzuetako herritarrek erabiltzeari buruzko azalpenak eman ditu Udalak (2021-06-17)
- Ohi baino lehenago zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak, ekainaren 5ean (2021-05-20)
- Ia 27.000 erabiltzaile eduki dituzte Mintxetako igerileku eta kirol instalazioek ekainean eta uztailean (2020-07-30)
- Sorosleek erabiltzaileei banatuko dizkien fitxekin kontrolatuko dute Mintxetako igerilekuetako edukiera (2020-06-11)
- Iazko erabiltzaile kopuru antzerakoa izan dute Mintxetako igerilekuek (2019-09-16)