Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da Miñan nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.
Ekainaren 8an. eguaztena, Elgoibarrera etorriko da Arzallus, eta liburuaren gaineko hitzaldia emango du, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. 18:30ean hasiko da, eta euskara hutsean edo elebitan izango da, bertaratzen den publikoaren arabera.
Zabaltzen-Sartuk antolatu du hitzaldia, Elgoibarko Udalaren babesarekin.