Lilako emakumeek deitu dute elkarretaratzera. 19:30ean izango da Kalegoen plazan.
Domeka goizaldean Beasainen emakume bati egin zioten sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Dirudienez, taberna gunean izan da erasoa, eta Zumarragako ospitalean artatu dute salaketa jarri duen emakumea. Beasaingo Udalak argitaratutako oharrean dioenez, "ustezko eraso baten aurrean gaude oraintxe. Zer gertatu den argitzea Ertzaintza eta mediku zerbitzuen eskuetan dago, eta ikerketak aurrera jarraitzen du".