Bihotzetik fundazioak heriotzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu beste hainbat elkarterekin batera, eta hitzaldi-ziklo horren barruan etorriko da Itsaso Rodriguez Elgoibarrera, doluaren prozesu naturalaz berba egitera. "Prestatu dugun hitzaldi zikloko solasaldi izarretako bat izango da doluaren prozesu naturalari buruzkoa. Dolua bizitzen ari bazara, edo giza sufrimenduaren prozesu natural honetan sakondu nahi izanez gero, hauxe duzu irrika hori asetzeko moduko solasaldia. Benetan gomendagarria", azaldu dute antolatzaileek.
Bidegin elkartean dolurako terapeuta den Itsaso Rodriguez psikologoak gidatuko du saioa, 18:00etatik aurrera, Elgoibarko Kultur Etxean.
Hitzaldian parte hartzeko deitu edo idatzi mezua honako telefono zenbakira: 656 748 391