Gorren Espainiako Kirol Federazioak antolatzen duen gizonezkoentzako Espainiako Areto Futbol Txapelketako sailkapen fasea da Elgoibarren jokatu dutena. Bost talde ziren parte hartzekoak, baina C.D.S. Málaga eta C.D.S. Coslada taldeek uko egin zioten parte hartzeari. Hala, hiru talde aritu ziren lehian: CDS Vila-Real, CDS Huelva eta CDPS Gigorraki. Azken hori, Gigorraki, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazio barruko kirol taldea da. Elgoibarren du egoitza eta herriko kirol instalazioak erabiltzen dituzte entrenamenduetarako, eta horregatik antolatu dute txapelketa Elgoibarren, Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin.
Lehiari dagokionez, Huelvako taldea gailendu da Elgoibarko fasean. Andaluziarrek 0-8 irabazi zion Vila-Real taldeari eta 11-0 Gigorrakiri. Valentziarren eta gipuzkoarren arteko lehian 3-8 gailendu zen Vila-Real. Edonola ere, Elgoibarren lehiatu diren hiru taldeek lortu dute final-lauredenetako kanporaketara sailkatzea. Alcala de Henaresen (Madril, Espainia) jokatuko dituzte final-laurdenetako kanporaketak, uztailaren 9an eta 10ean. Gigorrakik Valentziako CDS Castellon Asorcas taldea izango du aurkari.