Zehazki 296 dira izena emandako umeak (Iaz 267 haurrek hartu zuten parte), eta hamasei begiraleren gidaritzapean arituko dira. David Rodriguez izango da campuseko koordinatzailea.
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era, hainbat kirol (eskalada, atletismoa, mendi bizikleta, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, patinajea, padela, tenisa, Mintxetako igerilekuak, ur jolasak, zumba, e.a.) egiteko aukera izango dute 2011 eta 2015 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek. 2007-2010 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute Goi Mailako Kirol Udalekuetan. Olaizaga eta IMH kiroldegiak, Mintxetako kirol instalazioak, igerilekuak, Ikastolako Frontoia eta herriko beste hainbat gune erabiliko dituzte.
Ekainaren 20ko asterako antolatu duten campuserako aisia eskaintza osagarrian, berriz, 80 haur eta gaztek hartuko dute parte. Gurasoen kontziliazioa erraztea aldera antolatu dute.