Landareak zeuden lekuan baranda ipinitzen ari dira Urazandiko geltokirako bidean

Barren.eus 2022ko eka. 9a, 10:06

Landarez osatutako hesia kendu eta plastikoz eginikoa ipintzen dihardute N634 errepidea eta Deba ibaiaren artean dagoen bidean.

Bide zati horretako segurtasuna eta garbitasuna handitzeko egiten ari direla azaldu dute Udaletik. "Landare-hesiko gune batzuk soilak zeuden eta zakar asko pilatzen zen tarte horietan. Ondorioz, landareak barandagatik ordezkatzea erabaki da segurtasuna eta garbitasuna bermatze aldera". Egur itxura duen plastiko birziklatuz egindakoa da azken egunetan ipintzen ari diren hesi berria. 110 metroko luzera izango du lanak amaitzerakoan. Urazandiko autobus geltokitik gertu dagoen landaredia mantentzea erabaki dute, datozen urteetan Urazandi eta herrigunea lotzen dituen zubia berritzeko dagoen asmoa dela-eta, eta landareok "babes funtzio bat" betetzen dutelako.

Hesiak eta bere lekuan jartzeko lanek 14.000 euroko aurrekontua (BEZ gabe) dute, eta Elkarkide S.L. enpresa ari da lanotaz arduratzen.

2022 06 09 baranda berria elgoibar

2022 06 09 baranda berria elgoibar BARREN zubitik