Urban Sketching ikastaroa emango du Ibon Serranok hilaren 16an

Barren.eus 2022ko eka. 9a, 13:07

Unean begi aurrean ikusten dena marraztean datza Urban Sketching teknika, eta horri buruzko ikastaroa emango du Ibon Serranok hilaren 16an.

Ume zein helduentzako ikastaroa izango da Ibon Serranok emango duena, eta helburua da jendeak ikusten duenaren zirriborroa egiten ikastea, beldurrik gabe. Gotzon Garate Udal Liburutegian izango da, baina eguraldiak laguntzen badu, kalean marraztuko dute. Interesatuek liburutegian eman behar dute izena.

2022 06 09 urban sketching kartela ikastaroa

∞Lotura duten albisteak: