Orain gutxi asfaltatu duten errepide zati honetan istripu bat baino gehiago gertatu izan da azken aldian. Oleta industrialde pareko bihurgune batean jo dute elkar autoek. Udaltzaingotik azaldu dutenez aurrez aurre jo dute bi autoek, baina txapa istripua izan da eta ez da zauriturik egon.