Brontzezko domina eskuratu du Uxue Etxeberriak Gasteizko gimnasia erritmiko txapelketan

Barren.eus 2022ko eka. 10a, 14:05

Open Vitoria nazioarteko txapelketan lehiatu ziren, joan den asteburuan, Eibarko Ipurua taldeko amateur mailako bost gimnasta, tartean Uxue Etxeberria eta Joshelin Padilla elgoibartarrak.

Etxeberria eta Padilla mazoekin lehiatu ziren Gasteizen jokatu zuten Open Internacional Gimnasia Vitoria nazioarteko txapelketan. Bigarren postuan berdinduta amaitu zuten Uxue Etxeberriak eta bere taldekide June Txurrukak. Puntuaketan berdinketa izan arren, Txurrukak hiru dezima gehiago jaso zituen interpretazioan, eta honenbestez, berak eskuratu zuen zilarrezko domina eta Etxeberriarentzat izan zen brontzezkoa. Joshelin Padilla bosgarren postuan sailkatu zen.

2022 06 09 gimnasia erritmikoa gasteizen podium etxeberria