Kiribilek eta Mauxik dantzan jarri zituzten herritarrak, txarangarekin

Barren.eus 2022ko eka. 12a, 09:00

Mauxitxa txaranga bi laguntzailerekin irten zen atzo kalera; Kiribil eta Mauxi, eta herritarrak dantzan jarri zituzten. Ohiko abestiez gain, umeentzako ezagunak diren marrazki bizidunetako hainbat kanta ere jo zituzten, eta umore onean egin zuten kalejira. 

 

Trinitateetako zapatu arratsaldean kalejira berezia egin zuen Mauxitxa txarangak. Kiribil barraskilo erraldoia eta Mauxi txikia irten ziren txarangako musikariekin, eta ume zein nagusien begirada guztiak bereganatu zituzten. Umeekin dantzan jardun zuten biek, eta giro bikaina jarri zuten herriko kaleetan. Bi erraldoi ere irten ziren beraiekin, danborradako jantziekin jantzita. Maalan bukatu zuen txarangak kalejira. 

Txaranga amaitu eta berehala, nagusien tanborradako kideek Maalako parkean afaldu zuten. 

ARGAZKI BILDUMA