Trikitia eta panderoa ikasten ari direnen saioa izan zen aurrenekoa, harizko instrumentuak ikasten ari diren ikasleen txanda etorri zen gero, eta eguenean, txistua, tronboia eta tronpeta ikasten ari zirenak aritu ziren musika eskolako terrazan, txandaka. Ostegunean, berriz, hilaren 16an, jaialdi orokorra emango dute Herriko Enparantzan, eta barikuan, Kantaldia.
Ikasturte amaieran egin ohi duten bezala, kalera irten dira Ameikutz musika eskolako ikasleak urtean zehar ikasitakoa erakustera. Eguenean, Herriko Enparantzan arituko dira, taldeka, eta biharamunerako, barikurako, Kantaldia iragarri dute. Juan Arriola Artañolak, Iñigo Ruiz de Gordejuelak eta Malwina Masternakek emango dute Kantaldia, eta denontzat ezagunak diren euskal kantak interpretatuko dituzte, lehengoak eta oraingoak, euskal kantari ezagunenak nahiz kanta herrikoiak. Egueneko kontzertua 19:00etan hasiko da, eta barikuko kantaldia, 19:30ean.