Nortasuna, generoa eta sexu-joera ezberdinak lantzen dituen obra da 'Esnatu naiz' kabareta, eta ikuskizun honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko pertsonek oraindik ere Euskal Herrian normaltasun osoz bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta sustatu nahi du Andoni Mutiloak.
Mutiloa kazetaria da, baina betidanik gustatu izan zaio antzerkia. Berak idatzi du obra eta berak eman dio bizia protagonistari. Elur da protagonista, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den trans artista bat. Kabaret honetan artistaren atzean ezkutatzen den pertsona ere ezagutuko dugu: Pello. Euskalduna da, baserritarra, eta hamar urte atzerago Euskal Herritik alde egitea erabaki zuen, bertan ezinezkoa zitzaiolako bere nortasunarekin bat eginda lasai bizitzea.
Mendaroko emanaldia ikusteko ez da sarrera salmentarik egongo, doakoa baita. Gonbidapenak hartzeko beharrik ere ez da egongo. Kabareta 14 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta.
∞Lotura duten albisteak: