Roman Garate Deustun bizi izan zen urteetan, eta hango unibertsitateko Etika irakasle ere izan zen (ikus bere curriculuma), baina azken urteak Loiolako erresidentzian egin zituen, Azpeitian. Loiolan bertan egin zioten hileta elizkizuna eta han hilobiratu zuten, anaia Gotzon bezalaxe. Elgoibarko senideak ere izan ziren elizkizunean, eta Angel Ugarteburuk idatzitako hainbat bertso ere kantatu zituzten. Hona horietako bi:
Bizitza trinko bezain laburra
gurea, egia esanda
bana-banaka iristen zaigu
agur egiteko txanda
"berri tristeak kolpatu gaitu:
Gure Roman ere joan da
zugandik gertu bizi izatea
gauza ederra izan da"
Bizitza berak ekarri ohi du
zoriona eta mina
bata guztiok gura duguna
bestea ekidin ezina
!A, zer nolako poza zurea
gu zoriontsu bagina
betiko poza izan dezazun
egingo dugu ahalegina"
Roman Garatek euskara, erlijioa eta anaia, Gotzon Garate, izan zituen hizpide Miel Angel Elustondok Argia aldizkarirako 2010ean egin zion honako elkarrizketa honetan.