Hamazazpi talde lehiatuko dira Trinitateetako xake Txapelketan

Barren.eus 2022ko eka. 15a, 15:40

Trinitate Jaietako Taldekako Xake Txapelketa antolatu du Zubi-Ondo taldeak domekarako, ekainaren 19rako.

Zubi-Ondo taldetik jakitera eman dutenez, lau xakelariz osatutako hamazazpi taldek eman dute izena domekan jokatuko duten txapelketan parte hartzeko. Euskal Herri osotik etorriko dira taldeak eta Elgoibarko bi taldek ere hatuko dute parte. Olaizaga kiroldegian jokatuko dute txapelketa, 10:00etatik 13:30era bitartean. Hona parte hartuko duten taldeen zerrenda.

  1. Abadiño
  2. Santurtzi
  3. Zugzwang Urnieta
  4. Basauriko ginkgo
  5. San Viator (Gasteiz)
  6. Barakaldo
  7. Zubi Ondo Elgoibar
  8. Liendo
  9. KBI Zumaiako
  10. Zubi Ondo Elgoibar B
  11. Arrasate Arlutz
  12. Martintxo
  13. Santikutz Legazpi
  14. Gros xake taldea
  15. Elkano Getaria
  16. Hondarribia Marlaxka
  17. Larrasoloeta Durango

 2022 06 15 xake trinitate txap kartela