Azken egunetan egiten ari den beroari aurre egiteko une aproposean irekiko dituzte txorrotak. Eta gainera, iragarpenen arabera, beroak ez du etenik izango; ez, behintzat, zapatura arte –abisu horia ezarri du Euskalmetek gaur eta biharko–. Muturreko tenperatura oso altuak espero dira gaur 14:00etatik 18:00etara eta bihar 13:00etik 19:00etara. Eta horrez gain, tenperatura altu iraunkorraren bi alerta ere aktibatu ditu Euskal Meteorologia Agentziak; eguneko minimoak 20 graduko langatik ozta-ozta jaistea espero dute, eta maximoak, berriz, gertuago izango dira 40 graduetatik 35etik baino. (ikus alertak https://www.euskalmet-en)
Egunero egongo dira martxan ur txorrotak, 10:00etatik 20:00etara bitartean, irailaren 18ra bitartean. Gaur Mendaroko Ikastolako umeak izan dira Maite Maiora kirolgunean, eta eurentzat ere zabaldu dituzte ur txorrotak.