Elgoibarko Udalerriko gizarte, hezkuntza, politika, ekonomia, kirol eta kultura bizitzako edozein arlotan emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzen lagundu duten eta horretan nabarmendu diren pertsonek zein erakundeek egindako lana publikoki aitortzea da helburua, eta dagoeneko aurkeztu daitezke hautagaiak.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 15era arte, ostirala, egongo da zabalik ondorengo loturan: https://labur.eus/lilasaria-2022.
Hautaketa-epaimahaia honako hauek osatuko dute: Lilaren Mahaiko hiru kidek, Berdintasun Saileko teknikariak, Berdintasun Saileko arduradunak eta alkateak. Irabazleak oroigarri bat eta 500 euroko saria jasoko ditu. Saria ekitaldi publikoan emango da, Lila Emakumeen Etxearen urteurrenaren astean (iraileko hirugarren astean).