Elkarren aurka jokatu ostean, Gasteizko San Viator taldeak eskuratu zituen puntu gehien, 42 puntu, hain justu ere. Abadiñoko laukoteak lortu zuen bigarren postua, 39,5 punturekin eta Donostiako Gros Xake Taldea ordezkatu zuen taldeak egin zuen hirugarren, 35 punturekin. Elgoibarko bi taldek parte hartu zuten, Zubi Ondo A eta Zubi Ondo B taldeek, eta 10. eta 17. postuetan sailkatu ziren.
Antolatzaileak pozik daude. Esan dute giro polita egon zela Olaizagan eta dena irten uste moduan.
Argazkiak: Zubi-Ondo xake Taldea