Bideoa: Biraka Exhibition Center

Barren.eus 2022ko eka. 22a, 09:35

Biraka dantza taldeak makina-erremintaren biurteko azokari keinu bat egin dio ikasturte bukaerarako prestatu duten ikuskizunean: 'BEC: Biraka Exhibition Center'.

Biraka taldeko 400 bat ikasle aritu dira egunotan ikasturtean zehar ikasi dutena jendaurrean erakusten. 'BEC: Biraka Exhibition Center' izena ipini diote aurtengo jaialdiari eta hiru saio eman zituzten, aurreko astean, Herriko Antzokian.

Makina erremintaren hiriburua dantzarien harrobia ere badela agerian gelditu da. Ikuskizunaren laburpen-bideo osatu du Birakak. Hona '11 Ikusteko' enpresakoek ondutako bideoa: