Elkarteko hogei tenis ikasleei diplomak banatu zizkieten ekitaldian, eta diplomak banatzeko Elgoibarko Udaleko kirol zinegotzi IƱigo Loiola eta Pneumax enpresako gerente Rafael Rebolloren laguntza izan zuten.
Era berean, denboraldi osoan zehar jokatu dituzten txapelketetako irabazleei sariak ere banatu zizkieten. Honakoak izan dira irabazleak, adinka: Udane Andonegi (jubeniletan) Mikel Goenaga (jubeniletan) eta Martin Rey (infantiletan). Mokadu baten bueltan amaitu zuten ekitaldia.