Domeka goizean jokatu zituzten Lagunak Pilota Eskolak antolatzen duen txapelketako finalerdiak, Ikastolako frontoian. Lehen finalerdian, Yolanda Mateosek eta Maria Badiolak lortu zuten finalerako txartela, Idoia Arrillagak eta Eva Ibarrolak osatutako bikote mutrikuarrari 22-16ko emaitzarekin irabazita. Bigarren finalerdian 22-19 gailendu ziren Amaia Aizpuru eta Elaia Oiartzabal, Maite eta Iratxe BarruetabeƱa ahizpa mutrikuarren aurkako neurketan.
Hortaz, Yolanda Mateosek eta Maria Badiolak osatutako bikoteak Amaia Aizpururen eta Elaia Oiartzabalen aurka jokatuko du finala. Domeka honetan izango da, 12:45etik aurrera, Kalegoen plazan (euria egingo balu Ikastolako frontoian). Finalaren aurretik, jokatuko dute hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, 11:45etik aurrera.