Proiekzioa San Agustin antzokian izango da, eta 19:30ean hasiko da.
Frankismoaren aurka altxatutako abadeak zigortzeko sortutako munduko apaiz kartzela bakarrari buruzko dokumentala da 'Apaiz kartzela'.
Zamorako apaizen kartzelan (1968-1976) preso zeuden lau apaizek berriro bisitatu zuten kartzela, eta, zenbait kasutan hamar urte baino gehiagoko zigorra ezarri zieten mezetan frankismoaren errepresioa salatzeagatik. Hain zuzen ere, Franco izan zen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua erabiliz, Kartzela Konkordataria sortu zuena, munduko bakarra erlijiosoentzat. Dokumentalak Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 erlijiosok egindako benetako bidaiaren historia kontatzen du, horietako askoren testigantzen bitartez, besteak beste, Xabier Amuriza; Josu Naberan; Juan Mari Zulaika; Eduard Fornes; Julen Kaltzada; Periko Solabarria; Periko Berrioategortua; Juan Mari Arregi; Martin Orbe; Felipe Izagirre; Lukas Dorronsoro; Vicente Couce; Nicanor Acosta; Mariano Gamo; Josep Maria Garrido; Andreu Vila; Jose Antonio Calzada; Mikel Zuazabeitia; Pablo Muñoz, eta baita Jon Etxabe elgoibartarraren lekukotza ere.
Maluta Films ekoiztetxeak ondutako lana Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian aurkeztu ondoren, 2021eko azaroan estreinatu zuten zinema aretoetan.
"Apaiz kartzela", trailerra from Maluta Films on Vimeo.