Musika Eskolako lau ikasle, kontserbatoriora

Barren.eus 2022ko eka. 23a, 13:58

Inazio Bereziartua musika eskolako lau ikaslek Kontserbatorioan gradu profesionala ikasteko sarrera-proba gainditu dute.

Oihan Goñi (gitarra), Nahia Olivares (biolina), Maialen Arriola (perkusioa) eta Elaia Etxaniz (Saxofoia) dira sarrera proba gainditu duten lau ikasleak. Musika Eskolako zuzendaritzatik zorionak eman dizkiete, eta zorterik onena opa diete euren ibilbide berrian.