Ibilgailu astunen joan-etorrien eta eguraldiaren eraginez herriko hainbat errepide hondatuta daudela-eta, Elgoibarko Udalak "asfaltatze-kanpaina bat" egingo du uda honetan. Asfaltatze lan horien aurrekontua 280.844,47 eurokoa da, BEZa barne. Udalak bi hilabeteko epea aurreikusten du birzolatze-lanetarako, lizitazio publikoaren prozesua amaitu ondoren. Enpresek proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 11 da. Informazio guztia www.elgoibar.eus webguneko kontratatzailearen profilean dute eskuragarri.
Honakoak dira konponduko dituzten guneak:
- Ermuaranbide kalea
- San Antolin kalea
- San Pedro kalea
- Gune bigunak dituzten eremuak: Santa Klara, Santa Ana, San Roke, Urazandi, Kalamua, Bernardo Ezenarro, Ermuaranbide, Toletxe kalea, Loritoko Aldapa eta Alkorta.
Malda handiko eremuetan itsasgarritasuna hobetzeko edo zorua hobetzeko, asfaltatzeko beharra duten bost landa-bide hautatu dituzte asfaltatzeko, honako hauek:
- Beoain
- Olazarraga
- Aranburu
- Jauregi
- Mintxeta