Futbol egokituko hainbat saio egiten dituzte probintzian barrena, herrietako kluben inplikazioa eta laguntzarekin, eta saio horiei amaiera emateko azken festa izango da Elgoibarren zapatuan egingo duten topaketa. 17:30ean hasiko da saioa.
Urritasun fisikoa edo adimen desgaitasuna duten kirolariek parte hartzen dute topaketa horietan, eta antolatzaileen berbetan helburua da herri ezberdinetako haur eta gazteak elkar ezagutu eta kirolaren bidez ondo pasatzea, aisia aktiboa sustatuz. Beste kirol batzuekin ere egin dituzte mota honetako topaketak.
Izena eman nahi dutenek fgf@escuelaentrenadores.com helbidera idatzi behar dute edo honako telefono zenbakira deitu: 747 426 823 (Josu)