Pandemia aurreko ohitura berreskuratuz, bazkari baten bueltan agurtu zuten denboraldia jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta Sanloren bueltako beste hainbat lagunek. 497 lagun batu ziren guztira bazkarian. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, giro ezin hobean ospatu zutela Sanlo Festa azaldu dute eskubaloi taldeko arduradunek. Bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei (goiko argazkian) oroigarriak banatu zizkieten eta musikarekin eta dantzarekin izan zuen segida festak. Roberto Sanchezek ateratako honako argazki bilduman ikus daiteke Sanlokoek Sigman egin zuten festa.
Hona hemen Sanloko 2021-2022ko jokalari aipagarrienak, taldeka:
• Batzar nagusia uztailaren 22an
Urteko batzar nagusia eginez amaituko du Sanlok denboraldia. Uztailaren 22an, barikua, izango da, 19:00etan hasita Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
• Eskubaloia ezin plazara atera
Goizean, Sanlo Festaren barruan, eskubaloi partidak jokatu behar zituzten Sanloko jokalari gaztetxoek Kalegoen plazan, baina eguraldiak horretarako aukerarik eman ez zuela-eta, Olaizaga kiroldegian egin zuten ekitaldia.
Argazkiak: Roberto Sanchez eta Sanlo EKT.