Lehenengo txandaren, bigarrenaren eta/edo bi txanden artean aldi berean aukeratu ahal izan dute. Lehenengo txandan, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, 62 haurrek hartuko dute parte, eta bigarren txandan, uztailaren 11tik 22ra, 38k. Guztira 65 haurrek hartuko dute parte, eta erdiek baino gehiagok bi txandetan parte hartzea erabaki dute. Parte-hartzaileek jarduera ludikoak egingo dituzte udalerrian: jolasak, tailerrak, txangoak, e.a..