Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, 'Melillan egindako migratzaileen hilketa masiboa salatzeko'

Barren.eus 2022ko eka. 28a, 14:07

Melillako sarraskiaren aurkako elkarretaratzea antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak. Ostegun honetan, ekainaren 30ean, izango da, Mendaroko Herriko Enparantzan, 19:30ean.

Melillako harresia zeharkatzen saiatu ziren 2.000 etorkin baino gehiago, joan den barikuan, eta gertakari horren ardura mafiei leporatu zien Pedro Sanchez Espainiako presidenteak. Gutxienez 37 lagun hil ziren ezbehar horretan, Caminando Fronteras GKE gobernuz kanpoko erakundearen arabera —23, Marokoko agintarien arabera—.

Etorkinen eta migratzaileen defentsarako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma sozialak, pertsonek eta erakundeek osatuta, "EZ" hitza aukeratu du herritarren haserrea bateratzeko. "Ez erailketei Melillako mugan. Ez Espainiako Gobernuko presidenteak Marokoko jendarmeriaren alde egindako gezur edo aitzakiei», aldarrikatu dute.

2022 06 28 ongi etorri errefuxiatuak kartela mendaro