Lau eguneko San Pedro jaiak ospatuko dituzte Idotorben

Barren.eus 2022ko eka. 28a, 14:57

Gaur hasiko dituzte jaiak Idotorben, kanpai jotzearekin, eta uztailaren 2a bitartean askotariko ekintzak izango dituzte.

Prozesioarekin eta mezarekin hasiko dute San Pedro eguna, ekainak 29, eta ondoren salda eta txorizoa banatuko dituzte, Armueta harategiari esker. 12:30ean Lagunak pilota elkarteak antolatutako pilota jaialdia izango dute eta 14:00etan auzotarrek eta jubilatuek elkarrekin bazkalduko dute. Unai Andonegik eta Balzola trikitilariek girotuko dute eguna. Hala ere, jaiak ez dira San Pedro egunera mugatuko esan bezala. Zapatuan, gainera, Idotorbera igoteko autobusa egongo da.

 • EGITARAUA (2022ko Idotorbeko jaiak)


28 MARTITZENA

  • 19:00 Jaiei hasiera emateko txapliguak eta kanpai-jotzea.


29 EGUAZTENA

  • 11:00 Meza eta prozesioa.
  • Ondoren, salda eta txorizoa, Armueta harategiak eskainita.
  • 12:30 Lagunak pilota elkarteak antolatutako pilota partidak.
  • 14:00 Auzotarren eta jubilatuen bazkaria. Egun guztian zehar Unai Andonegi eta Balzola trikitilariak.


1 BARIKUA

  • 20:30 Lagunarteko afaria, San Pedro elkartean. 30 euro pertsonako.
  • Ondoren, mus txapelketa. Izen-ematea: 25 euro.


2 ZAPATUA

  • 12:30 Bolo txapelketa.
  • 16:30 Umeentzako jolasak eta Russoren animaliak.
  • 20:00 Triki mendi buelta.
  • 21:00 Lagunarteko afaria, San Pedro jatetxean (943 740 010).
  • 23:00 Gaupasa, Unai eta Oier taldearekin.
  • 24:00 Sorpresa, eta ondoren parrillada, doan, Egi-Maite gourmetek eskainita.

 

Orgatilaren zozketa zapatuan egingo dute, goizaldean.