Irailaren 28ra arte, beraz, ekitaldiak eten dituzte. Bestalde, 5.501 sinadurak biltzen parte hartu zuten elkarte eta pertsona guztiekin harremanetan jarri ondoren, jakinarazi dute urriaren 29an mobilizazio handi bat egingo dutela, eta gaineratu dute Eusko Legebiltzarrean eskatutako agerraldia oraindik ez dietela konfirmatu, eta Osasun Sailak blokeatu izanaren kezka dutela.