Bertatik Bertara kanpainarekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi du UEMAk Bertatik Bertara kanpainarekin, ekimenean parte hartuko duten udalekin eta garapen agentziekin batera, tartean Mendaroko Udalarekin. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditu: Udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko mahai gainekoak, zerbitzu sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko baliabideak, bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko oinarrizko hiztegia…
Mendaron, paperezko mahai-zapiak banatuko dizkiete ostalariei, udako denboraldian erabiltzeko. Zerbitzua euskaraz ematearen garrantzia nabarmentzea eta herriko establezimenduetako paisaia linguistikoa euskalduntzeko lanean sakontzea direla nabarmendu dute Udaletik.