Paula Calvok brontzezko domina eskuratu du Gipuzkoako Udako Txapelketan, absoluto mailan

Barren.eus 2022ko uzt. 1a, 11:10

Infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten aurreko asteburuan, Irungo Azken Portuko igerilekuan. Paula Calvok hiru domina irabazi zituen: urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoa; horietako bat maila absolotuan.

Eibar Igerixan taldea ordezkatu zuen Paula Calvo igerilari elgoibartarrak Gipuzkoako Udako Txapelketan. Eibarko igeri taldeko ordezkariek hamasei domina irabazi zituzten guztira, eta horietako hiru Paula Calvok. Batetik, haurren mailan 200 metro bizkar lasterketa irabazi zuen eta txapeldunorde izan zen 100 metro libretako proban. Ez ziren hor geratu Paula Calvoren lorpenak 200 metro bizkar lasterketan, absoluto mailan hirugarren egin baitzuen.