Sasoi betean dagoela erakutsi du gaur ere Eneko Ortegak eta gutxigatik ez du lortu irabaztea. Kalbarion behera Iker Zabaletarekin batera jaitsi da, baina Sasiolatik Mendarora bidean karranpak estu hartu dute mutila. Hala ere, azken-azkenera arte eutsi dio Zabaletarekin zuen lehiari, eta esprintean erabaki da lasterketa. Mendiko saria Iker Zabaletarentzat izan da, eta taldekako saria, berriz, Atracciones Sanzentzat. Elgoibarko Lagun Taldeaketik jakinarazi dute datorren astean Gipuzkoako selekzioarekin lehiatzeko hautatu dutela Eneko Ortega.