Jatorduak, umeentzako jolasak, zezentxoak, erromeria... Adin guztietako publikoak izan du gozamenerako aukerarik, eta lehiaketak ere ez dira falta izan. Barikuan mus txapelketa jokatu zuten, eta Luis Kortaberria eta Iñaki Mancisidor izan ziren irabazleak. Ramon Rojo eta David Rojok bigarren egin zuten eta Xabier Loiola eta Edu Sainz izan ziren hirugarrenak. Zapatuan, berriz, bolo txapelketa jokatu zuten, eta Jabier Osorok jantzi zuen txapela. Festei amaiera emateko, errifaren zozketa ere egin zuten. 1352 zenbakia izan zen lehen sariduna eta 5611 bigarrena.