Pandemia dela eta ez dela, bi urtean ez dute San Fermin txiki eguna ospatu Mendaron, baina bihar udalekuetan izena emanda dauden umeak zuriz jantziko dira eta zapi gorria lotuko dute lepora, San Ferminen omenez. Udalekuen antolatzaileek iragarri dutenez, 11:30ean botako dute txupina udaletxeko balkoitik haurrek eta pregoia ere irakurriko dute. Ondoren, entzierroa egingo dute.