Errigorak diru-bilketa abiatu du, Nafarroako suteen kalteei aurre egiteko

Barren.eus 2022ko uzt. 5a, 14:49



Errigorak berak 10.000 euro jarri ditu, eta euskal herritarrei ekarpena egiteko eskatu die, bakoitzak ahal duena emanez. Dirua egitasmo horren webgunearen bidez bidaltzen ahal da, txartelarekin edo kontu korronte batean dirua sartuz. Gauzatuko dituzten proiektuak zeintzuk izango diren erabakitzeko eta diruaren erabilera ahal den eraginkorrena izan dadin, sei pertsonako mahai bat osatu dute. Mahaia osatzen duten pertsonak honakoak dira: Mirian Otxotorena, CPAEN Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria; Mikel Tabar, Tafalla-Zagozaldeko basozaina; Victor Rubio, suhiltzailea; Patxiku Irisarri, EHNE-Nafarroako idazkari nagusia; Juan Carlos Castillo, Azkoiengo alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lehendakaria; eta Imanol Ibero, nekazaria eta Errigorako kidea.

Ekarpena egiteko Errigoraren webgunean dago aukera: kontu korronte zenbakia (ES61 3035 0042 94 0421091052) edo banku txartelaren bidez. uztailaren 15ean amaituko da ekarpenak egiteko epea.