'Esazu hitz bat', Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute

Barren.eus 2022ko uzt. 6a, 07:54

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldiaren hirugarren edizioak Euskal Herria belarriprest eta ahobiziekin betetzeko. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ariketa soziala, eta oraingoan abestia aurkeztu dute. Bideoa dauka. 

 

Hirugarren edizioa iragartzeko abestia aurkeztu da aste honetan. Xabier Zabalaren musika eta Andoni Egañaren hitzekin sortutako “Esazu hitz bat” abestiari bost abeslarik jarri diote ahotsa: Andoni Egaña hitzen egileak berak, Zea Mays taldeko kantari Aiora Renteriak, Petti Berako musikariak, Maddalen Arzallus bertsolari eta kantariak eta Ainhoa Larrañaga hernaniar musikari eta aktoreak. Kantuarekin batera bideoklipa ere aurkeztu dute.