Santa Ana Jaietan zahartzoari omen bazkaria egingo dute Aizpen, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Uztailaren 24an izango da, 14:30ean. Interesatuek uztailaren 12a baino lehen eman beharko dute izena ondorengo establezimenduetan: Roteta, Coviran, Lagun Betikoak eta Sonia.
Abuztuaren 28an, berriz, San Bartolome jaietako jubilatuen bazkaria egingo dute, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Interesatuek, uztailaren 29rako eman beharko dute izena, jubilatuen biltokian, astelehen edo barikuetan, 11:00etatik 12:00etara. Bazkariaren prezioa 7 eurokoa da. Izena emateko ezinbestekoa izango da NANa erakustea.