San Fermin txiki eguna ospatu dute Mendaroko udalekuetan izena emandakoek

Barren.eus 2022ko uzt. 7a, 10:14

 

Udaletxeko plazan egitekoa zuten festa ikastolako patioan egin behar izan zuten, txupina botatzekoa zuten orduan euria ari zuelako goian-behean. Hala ere, egitarauari bere horretan eutsi zioten. LH5eko lau mutilek bertsoa kantatu zuten harmailetatik, eta ondoren, San Ferminen aldeko kantua abestu zuten haur eta begirale guztiek elkarrekin. Kantuak amaituta, udaletxeko brigadako langile batek txupina piztu zuen eta hasi zuten entzierroa umeek. Bezperan kartoiarekin egindako zezen-buruen aurretik korrika jardun ziren. ARGAZKIAK

2022 07 06 San Fermin txiki entzierroa Mendaron1

2022 07 06 San Fermin Txiki entzierroa Mendaron

 
2022 07 06 San Fermin txiki bertsoa