Gazteen Egunean egingo dute goitibehera eta drit trike lehiaketa, eta Udalak aste honetan eman du argitara lehiaketaren araudia. Izen ematea ere jada zabalik dago eta bi bide egongo dira: drive formularioren bidez https://labur.eus/Goitibeheraktrike estekan edo irteeran bertan. Proba hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da.
Honakoak dira partaideek jarraitu beharreko arau guztiak:
1.- Parte-hartzaileak: Gutxienez 14 urte izan beharko dute eta 14tik 18 urte bitartekoek legezko arduradunaren baimena aurkeztu beharko dute.
2.- Izen ematea drive formularioren bidez edo irteeran bertan egin ahal izango da, eta proba hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da.
3.- Lehiaketa hasi aurretik, goitibeherak eta Drift Trike-ak bata bestearen atzean jarriko dituzte irteera marraren atzean, izena eman bezain laster. Irteera izena eman den ordena berean egingo da, antolatzaileek adierazten duten unean.
Drift Trike-en kasuan, trizikloak geldirik egon beharko dira, eta ezin izango da esku edota hankekin bultza egin. Bultza egiteko aukera bakarra istripuren bat gertatu ondoren izango da, berriz ere errepidera itzuli ahal izateko.
Ikusleek ezingo diete lehiatzaileei bultza egin.
3.- Irteteko atzerapena, gehienez 30 segundokoa izango da, eta bukaerako denborari gehituko zaio. Denbora hori baino gehiago erabiliz gero, deskalifikatu egingo da partaidea, parte hartu ezinik geratuz. Ondorioz, hurrengo goitibeherari edo Drit Trike-ari jeisteko eskatuko zaio.
4.- Goitibehera edo Drift Trike bera ezin izango da jaitsi behin baino gehiagotan.
5.- Baliozko denborak, antolatzaileek hartzen dituztenak izango dira soilik.
6.- Drift Trike-en kasuan:
• Txasisa: Debekatuta daude elementu zorrotz, arriskutsu edo solteak.
• Oinazpikoak: Pedalak badaramatza, pedalek ezingo dute aurreko gurpila biratu.
• Atzeko gurpilak: Debekatuta dago atzeko gurpiletan balaztak jartzea.• Atzeko tutuak: Derrigorrezkoa da atzeko gurpilen gainean polibinil klorurozko ( PVC ) edo polietilenozko ( PE ) tutuak erabiltzea. Debekatuta dago beste edozein material erabiltzea. Debekatuta dago tutuen kanpoko eitea aldatzea (lixatzea, ildokatzea, e.a. ). Baimenduko den higadura bakarra erabileraren ondorioz sortzen dena izango da. Tutuek zorua ukitu beharko dute une oro. Hori dela eta, baliteke tutu oso estuak ez onartzea. Helmugara iristean tutuak gurpilen gainean egon beharko dira, eta gurpilek ezin izango dute inola ere zorua ukitu.
7.- Gidariaren segurtasuna: Kasu guztietan derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea. Gainerako segurtasun elementuak gomendagarriak dira, baina ez, derrigorrezkoak.
8.- Arau hauek edo antolatzaileen zehaztasunak betetzen ez badira, automatikoki deskalifikatuko da/dira partaidea/k.
9.- Beharra ikusiz gero, aurrez jakinarazi gabe, antolatzaileek araudi hau aldatzeko eskumena izango dute. Hori ez ezik, bidegabeko egoera edo ekintzak gertatuz gero, taldeak deskalifikatzeko aukera izango dute.
Ekintza honetan izena eman eta parte hartuz gero, arau hauek onartu beharko dira eta baita antolatzaileen esanak bete ere.