2019an jokatu zuten azkenekoz proba hau eta orduko hartan Jon Aizpurua Larrañagak irabazi zuen gizonezkoetan, 22:21:54ko denbora eginda, eta Ewa Majek emakumezkoetan, 27:41:47ko denborarekin. Errekorra, hori bai, Imanol Alesonek du. Guztira, 515 lagunek zuten Ehunmiliak ultrailerako izena emateko aukera, eta horien artean izango da Elgoibarko eta Mendaroko korrikalaririk ere. Izena emandakoen artean daude, esaterako, Borja Rodriguez mendaroarra eta Angel Quintana eta Iban Fernandez elgoibartarrak.Gaur arratsaldeko seiretan abiatuko dira Ehunmiliak lasterketakoak Beasaindik eta ondo bidean 22:00ak aldera pasatuko dira lehenengoak Madarixako gainetik, kontuan izanda lasterketako 43. kilometroa dela. Guztira 168 kilometroko eta 11.000 metroko desnibel positibodun ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek eta antolatzaileek aurreikusten dute larunbatean, 17:00ak alderako, iritsiko dela aurrenekoa helmugara. 2019an jokatu zuten azkenekoz proba hau eta orduko hartan Jon Aizpurua Larrañagak irabazi zuen gizonezkoetan, 22:21:54ko denbora eginda, eta Ewa Majek emakumezkoetan, 27:41:47ko denborarekin. Guztira, 515 lagunek zuten Ehunmiliak ultrailerako izena emateko aukera, eta horien artean izango da Elgoibarko eta Mendaroko korrikalaririk ere. Izena emandakoen artean daude, esaterako, Borja Rodriguez mendaroarra eta Angel Quintana eta Iban Fernandez elgoibartarrak.Ehunmiliak lasterketak bertsio laburragoak ere baditu: G2 haundiak (88 kilometro eta 6.000 metroko desnibel positiboa duena) eta Marimurumendi (42,195 metroko luzera eta 2.300 metroko desnibel positiboa duena). G2 haundikoak gaur, 23:00etan, irtengo dira, Beasaindik, eta Marimurumendikoak, berriz, igandean, 08:00etan.