Rüdiger musika taldea eta Lady Finger DJa gaur, Mendaron

Barren.eus 2022ko uzt. 8a, 09:40

Rüdiger musika taldeak eta Lady Finger DJak musika saioa eskainiko dute gaur Mendaron, Gararock jaialdia aurkezteko. 

Irailaren 24rako iragarri dute Gararock jaialdia Mendaron, eta ekimen hori aurkezteko kontzertua antolatu du gaurko Gararock taldeak. Santa Kruzko parkean izango da, Azpilgoetan, 19:00etan hasita, eta bi gonbidatu berezi izango dira: Batetik Rüdiger musika taldea, eta bestetik, Lady Finger DJa.