Miren Vives mendaroarrak diseinatu du Gararocken irudi berria, kamiseta, poltsa eta bestelako materialetan agertuko dena, eta harena da, era berean, jaialdia iragartzeko sortu duten kartela ere. Kartelarekin batera, irailaren 24an Garagartzako plazan arituko diren taldeak zeintzuk izango diren ere aurreratu dute. Las Furias, Inoren ero ni, Vülk eta Lie Detectors izango dira aurten talde gonbidatuak, eta Maraca Diablok osatuko du kartela, herriko taldeak, Gararock jaialdiaren sustatzaile nagusi direnen taldeak. Ina Iriondok (ahotsa, gitarra eta teklatuak), Josu Iriondok (baxua), Asier Etxanizek (gitarra eta ahotsa), Anita Perezek (ahotsa eta sintetizadorea) eta Rafa Furnierrek (bateria eta perkusioa) osatzen dute Maraca Diablo, eta apirilaren 22an aurkeztu zuten azken diskoa, pandemia betean sortu eta gerora ondutako piezekin. Maraca Diablo. Aurrez bakarkako beste bi lan ere baditu Maraca Diablok, Anita Perez bikotekidearekin batera 2003an Ina Iriondok sortutako proiektuak: Hail Zigurat! (2012, Screaminguy Records) eta El Regreso del niño (2019, Screaminguy