Inguruko bizilagunentzat ezaguna den arren, gainerakoentzat ez da horren ezaguna izango oinezkoentzako bide hau. AP-8 autobidea tunel baten bidez gainditzen duen kilometro erdi inguruko porlanezko bidea da 'Pista arrosa' deiturikoa. Joan den urtean sortu zuen bidea Udalak. Urbycolan enpresak egin zituen lanetarako 47.870 euroko (BEZ barne) aurrekontua bideratu zuen Udalak.
Bide horretan argiteria publikoa jartzeko instalakuntza lanak gauzatu ditu azken asteetan Elgoibarko Udalak, eta kale-argi edo farolak jarriko dituzte datozen egunetan. Electricidad Cuadra S.L. enpresa ari da lanok egiten, eta aurrekontua 14.934,80 eurokoa da.