Udal Kirol Patronatuak GLL edo DBE laguntzak jasotzen dituzten herriko bizilagunei eskainiko dizkie txartel horiek, Mintxetako igerilekuak erabiltzeko aukera izan dezaten.
"Hau da, txartel hori abonatua den pertsona horrek erabiliko ez duenez, beste herritar bati, ekonomikoki laguntza behar duen norbaiti, uzteko aukera izango du, Mintxetako igerilekuetara sartzeko aukera emanaz. Txartel hori abuztu bukaeran berreskuratzeko aukera izango du abonatuak", azaldu dute.
Abuztuan kirol instalakuntzen erabilerarik egingo ez duten herritarrak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu Udal Kirol Patronatuak.
• Mugiment txartelaren aukerak
Elgoibarko Kirol Patronatuko abonatuek beste herrietako kirol instalazioetara sartzeko aukera dute, gastu gehigarririk gabe, Mugiment txartelarekin. Txartel birtuala denez, KirolTxartela Mugiment APPa instalatzearekin nahikoa da. Google Play eta App Storen dago aplikazioa.
Mugiment Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerriekin batera, guztira 50 udalerri baino gehiago, tartean Elgoibarko Udala.
www.kiroltxartela.eus helbidean aurkitu daiteke informazio guztia.