Meditaziori buruzko mintegiak antolatu izan ditu aurrez Elgoibarko Isiltasun Eskolak; eta, oraingoan, meditazio saioa antolatu dute eguen honetarako, uztailaren 14rako. Saioa 19:00etan hasiko da, sotoan.
Era berean, uztailaren 28rako beste meditazio saio bat antolatu dute, eta horrekin batera gaiari buruzko hitzaldia emango du egun horretan Jose Cruz Igartua elgoibartarrak. Hori ere Kultur Etxeko sotoan izango da, 19:00etan