Horren harira, kontzertua antolatu dute datorren barikurako: Gabi eta Alfonso bikotea eta K.GA.T gazte elgoibartarrek osatutako taldea izango dira oholtzan. Maalako parkean izango da, 20:00etatik aurrera.
Bestalde, egun horretan aterako dituzte jendaurrera plataformaren kamisetak ere, eta Maalan bertan erosi ahal izango ditu nahi duenak. Era berean oraindik proiektuaren aurka sinatu
ez duten herritarrek aukera izango dute bertan sinatzeko.