Zerbitzu horren helburua da kolektibo horri aholkuak ematea lan-baldintzen, prestakuntzaren eta abarren arloan, "haien egoera hobetzeko".
Arreta-zerbitzua aurrez aurre ematen dute Lila Emakumeen Etxean (King-Kong eraikinean), hileko azken astelehenean. Uztailaren 25a jai eguna denez, astebete aurreratu dute aurrez aurreko zerbitzua emateko eguna: uztailaren 18an, astelehena, izango da 16:00etatik 19:00etara. Aurrez aurreko arretarako hitzordua eskatu beharko da: telefonoz 688 64 09 83 edo e-mailez elgoibarzaintza@gmail.com helbidean.
• Lan-eskubideei eta laguntzari buruzko orientazioa
Aholkularitza zerbitzu hori martxan jarri zuenean, Elgoibarko Udalak adierazi zuen egoera ahulean dagoen kolektibo hori erdigunean jarri nahi duela, eta bere egoera hobetu, laguntza eskainiz. Horretarako, etxeko eta zaintzako langileei lan-eskubideei buruzko orientazioa eta aholkularitza eskainitzen diete, eta izan ditzaketen prestakuntza-beharrizanetan ere lagunduko diete. "Bitartekotza eta aholkularitza eskainiko dira gizarteratzearen eta laneratzearen arloan, eta laguntza berezia emango zaie enplegagarritasun-maila txikiena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiena duten pertsonei", azaldu dute.
Aholkularitza-zerbitzua Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin koordinatuta egongo da, eta, beraz, beharren arabera, erabiltzaileak hainbat zerbitzutara bideratu ahal izango dituzte.
∞Lotura duten albisteak: