Jone Alvarezen diseinua eramango dute Gazteen Eguneko kamisetetara

Barren.eus 2022ko uzt. 14a, 12:31

San Bartolome jaietako Gazteen Eguneko kamisetarako logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du Elgoibarko Gazte Asanbladak, eta Jone Alvarezek irabazi du.

Gazte Asanbladakoek #gaztiakgerabarren logo lehiaketa antolatu dute eta Jone Alvarezek aurkeztutako logotipoa aukeratu dute kamisetetara eramateko. Kolore bakarreko logoa izan behar zuen, eta "2022" urteak azaldu behar zuen diseinuan. Lehiaketara aurkeztutako diseinuak instagramen duten kontuan jarri zituzten ikusgai eta boto gehien jaso dituena aukeratu dute irabazle. Lehiaketako irabazlearen esku lagako dute kamisetak izango duen kolorea aukeratzea.