Kontsolazioko finala jokatuko dute lehenik, 10:00etan. Luis Alfageme de la Fuente eta Juantxo Lopezek osatutako bikoteak Ander Prietok eta Aitzol Arizmendik osatutakoa izango dute aurkari.
Horren ostean hasiko da final handia. Eduardo Agirrek eta Iñigo Alday batetik, eta Mikel Egaña eta Ander Quintas, bestetik, ailegatu dira finalera. Baina, Ander Quintasek ezin izango du finala jokatu eta Jon Gandiagak jokatuko du bere ordezko modura.